Itxi

Beste kirolak

Valentziako S.N.

Marc Marquezek irabazi du Munduko Txapelketa

Erredakzioa

Jorge Lorenzo azkarrena izan da Valentziako zirkuituan, baina Marquezek hirugarren postuan bukatu du, eta MotoGPko txapeldun berria bilakatu da.

0:53
Marc Marquez

Jorge Lorenzo espainiarrak irabazi du Valentziako Sari Nagusia, baina Marc Marquez gazteak Munduko Txapelketa eskuratu du, lasterketa hirugarren postuan bukatu ondoren. Honda taldeko gidaria historiako garailerik gazteena bilakatu da 20 urte eta 266 egunekin. Bigarren Dani Pedrosa kataluniarra izan da, Lorenzoren atzetik.

Marc Marquezek 13 puntu ateratzen zizkion Jorge Lorenzori lasterketa jokatu aurretik. Yamahako gidariak garaipena lortu eta Marquezek bosgarren edo okerrago sailkatzea behar zuen Txapelketa irabazteko.

Mallorcako gidariak Marquezen akatsa bilatu du, astiro gidatuta, baina Cerverako gaztea eroso egon da zirkuituan, eta presioari ondo eutsi dio.

-- MotoGP (30 buelta, 120,15 km.):

.1. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha YZR M 1) 46:10.302
.2. Dani Pedrosa (ESP/Repsol Honda RC 213 V) + 3.934
.3. Marc Marquez (ESP/Repsol Honda RC 213 V) + 7.357
.4. Valentino Rossi (ITA/Yamaha YZR M 1) + 10.579
.5. Alvaro Bautista (ESP/Honda RC 213 V) + 14.965
.6. Stefan Bradl (GER/Honda RC 213 V) + 24.399
.7. Bradley Smith (GBR/Yamaha YZR M 1) + 29.043
.8. Nicky Hayden (USA/Ducati Desmosedici) + 39.893
.9. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati Desmosedici) + 53.196
10. Michele Pirro (ITA/Ducati Desmosedici) + 1:02.983
11. Aleix Espargaro (ESP/ART) + 1:04.197
12. Hector Barbera (ESP/FTR) + 1:06.826
13. Claudio Corti (ITA/FTR Kawasaki) + 1:11.481
14. Danilo Petrucci (ITA/Ioda Suter) + 1:13.643
15. Colin Edwards (USA/FTR Kawasaki) + 1:24.249

Munduko Txapelketa (18tik 18):

.1. Marc Marquez (ESP) 334 puntu Munduko Txapelduna
.2. Jorge Lorenzo (ESP) 330
.3. Dani Pedrosa (ESP) 300
.4. Valentino Rossi (ITA) 237
.5. Cal Crutchlow (GBR) 188
.6. Alvaro Bautista (ESP) 171
.7. Stefan Bradl (GER) 156
.8. Andrea Dovizioso (ITA) 140
.9. Nicky Hayden (USA) 126
10. Bradley Smith (GBR) 116