Itxi

Beste kirolak

WCT zirkuitura itzuli daiteke

Aritz Aranburu surflaria, maila gorenetik gertu

Basque Team

Hurrengo asteetan 2014ko WCTko sailkapena ezartzeko erabakiorrak izango diren bi probatan lehiatuko da Hawain, 34 onenen artean sartzeko xedearekin.

  • Aritz Aranburu

    Aritz Aranburu euskal suflaria

Basque Team-en babespean ari den Aritz Aranburu euskal surflariak jokoan izango du hurrengo hilabeteetan berriz ere maila gorenera itzultzea, 2008 eta 2009an egin zuen bezala. Gipuzkoarrak WCT kategorian (World Championship Tour) egoteko aukera asko ditu orain arte burutu duen denboraldiaren arabera.

Gaur egun mundu mailako lehen 32 surflarien artean egongo litzateke Aritz baina Hawain jokatuko diren bi proba falta direnean, WCT mailatik jeisteko edota beheko kategoriatik igotzeko ezarritako sistema korapilotsuak gauza guztiak erabakitze utzi ditu amaierarako. Reef Hawaiian Pro (azaroaren 12tik 23ra bitartean) eta Vans World Cup (azaroaren 24tik abenduaren 6ra bitartean) txapelketak dira aipatutako bi ekitaldiak, biak ere Prime mailakoak puntuak banatzerako garaian eta erabakiorrak azken sailkapena ezartzeko. Horrez gain, eta bi txapelketa hauetan maila ona eman ezkero, Aritzek Billabong Pipe Master txapelketan parte hartzeko txartela lortu dezake (abenduaren 8tik 20ra bitartean) hawaiko "Triple Crown" entsutetsua lortzeko lehian sartuz.

Hiru 5. postu lortu ditu Aritzek denboraldi honetako emaitza aipagarrienak bezala, hirurak Prime mailakoak; Australiako Margaret River Pro, Brasilgo Quicksilver Saquarema eta Hegoafrikako Mr Price Pro Ballito txapelketatan. Horrez gain World Tour mailako Quicksilver Pro France ekitaldian 13. amaitu zuen orain gutxi.

Zarauztarrak Fadura Hobekuntza Teknikorako zentruan egin berri ditu adierazpenak Basque Team-entzat Hawaira abiatu aurretik.

"Denboraldi amaieran gaude eta Hawain, surfaren sorterrian, erabakiko da mailaz nortzuk igo edo jeitsiko diren. Ni gogotsu nago, urte polita burutu dut askotariko proiektuekin, gaur egun kirol hau oso modu ezberdineta bizi daiteke eta, surf libreko proiektuetan, bideoak eginez... Bai nik lehiatzea dut gustoko, mundu mailako onenekin igotzeko aukera izatea gauza handia eta guztia emango dut lortzeko, hori da nire helburuetariko bat.