Itxi

Beste kirolak

Moto3

Efren Vazquezek garaipen historikoa lortu du Indianapolisen

Moto3 mailako Honda taldeko pilotu bizkaitarrak bere lehen Sari Nagusia irabazi du. Erakustaldia eman du Indianapolisen eta helmugako marran gainditu du Fenati italiarra.

  • Efren Vazquez. Argazkia: EFE

    Efren Vazuqez, Moto3 mailako Indianapoliseko Sari Nagusiko txapeldun. Argazkia: EFE

Efren Vazquez (Honda) pilotu bizkaitarrak Moto3 mailako Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi du. Garaipen historikoa lortu du euskal pilotuak. Maisuki irabazi du lasterketa, estrategia bikaina erabilita. Helmugako marran gainditu du Romano Fenati (KTM) italiarra. Moto3 mailako Mundialeko sailkapeneko bigarren postuan da orain Efren Vazquez, Jack Miller liderrarengandik 21 puntura.

Vazquezek irabazten duen lehen Sari Nagusia da Indianapolisekoa. Zirkuitu honetan motorrik azkarrena zuela argi utzi du Efrenek. Bere estrategia azken itzulira postu onean iristea izan da, eta orduan jo du erasoa bilbotarrak. Romano Fenati ibili da lidergoan azken itzulian, baina helmugako marra gainean aurreratu du Efren Vazquezek eta garaipena lortu du 65 milesimako aldearekin.

Bilbotarrarekin batera, Romano Fenati (bigarren) eta Mundialeko liderra den Jack Miller (hirugarren) egon dira podiumeam.

Moto3 mailako Indianapoliseko Sari Nagusiko sailkapena:

.1. Efren Vazquez (EUS/Honda) 39:12.977

.2. Romano Fenati (ITA/Honda) + 0.065

.3. Jack Miller (AUS) + 0.219

.4. Alexis Masbou (FRA/Honda) + 0.372

.5. Alex Rins (ESP/Estrella Galicia 0,0 Honda) + 0.719

.6. Alex Marquez (ESP/Estrella Galicia 0,0 Honda) + 1.013

.7. Miguel Oliveira (POR/Mahindra) + 1.310

.8. Juanfran Guevara (ESP/Kalex KTM) + 1.895

.9. Brad Binder (AFS/Mahindra) + 2.037

10. Jakub Kornfeil (RCH/KTM) + 2.261

11. Enea Bastianini (ITA/KTM) + 3.432

12. Danny Kent (GBR/Husqvarna) + 4.439

13. Karel Hanika (RCH/KTM) + 9.598

14. Jorge Navarro (ESP/Kalex KTM) + 9.680

15. Zulfahmi Khairuddin (MAL/Honda) + 16.399

Moto3 mailako Mundialeko sailkapen :

.1. Jack Miller (AUS) 158 puntu

.2. Efren Vazquez (EUS) 137 puntu

.3. Alex Marquez (ESP) 133 puntu

.4. Romano Fenati (ITA) 130 puntu

.5. Alex Rins (ESP) 118 puntu

.6. Alexis Masbou (FRA) 92 puntu

.7. Isaac Viñales (ESP) 90 puntu

.8. Miguel Oliveira (POR) 62 puntu

.9. Brad Binder (AFS) 56 puntu

10. Jakub Kornfeil (RCH) 54 puntu