Itxi

Beste kirolak

25 urte geroago

Efren Vazquezek euskal motoziklismoa maila gorenean kokatu du

Bilboko pilotuak Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi du, eta euskal motoziklismoa podiumaren gorenean jarri du. 25 urte pasatu dira Herri Torrontegik Brnon lortutako garaipenetik.

  • Efren Vazquez. Argazkia: EiTB

    Efren Vazquez. Argazkia: EiTB

Efren Vazquezek Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi du eta maila gorenera irtzuli du euskal motoziklismoa, 25 urte geroago. Beste bizkaitar batek lortu zuen duela 25 urte Sari Nagusi bat irabaztea, Herri Torrontegik, hain zuzen. 1989an Brnon egindako 80 c.c. mailako lasterketa irabazi zuen bizkaitarrak.

Herri Torrontegi 1996an erretiratu zen, eta 2007. urtetik 2011. urtera arte, Efren Vazquezen managerra izan zen. Batera lan egin zuten 125 c.c. mailako Aprilia eta Derbi taldeetan. Derbirekin lortu zuen Efrenek podiumera lehen aldiz igotzea Qatarreko Sari Nagusian. Denboraldi berean, Vazquezek hirugarren postua lortu zuen San Marinoko Sari Nagusian eta urte bete geroago, hirugarren postua errepikatu zuen Le Mansen eta Misanon.

2012. urtean elkarrekin egindako ibilbideari amaiera eman zioten Efrenek eta Herrik torrontegik. Azken denboraldia kaskarra izan zen Efrenentzat eta erabaki hura hartu zuten bi aldeek. 2013ko denboraldia ere ez zen oso ona izan. Mahindra talde xumera joan zen Efren eta lasterketa baten lortu zuen postu onena, bederatzigarren postua izan zen.

Aurten, 28 urterekin, Errekaldeko (Bilbo) pilotuak Honda markako Saxoprint-Racing Team Germany taldera joan zen. Talde sendoa eta motor ona eskaini diote, eta Efren denboraldi ona egiten ari da. Indianapolisen lortutako garaipenaren aurretik, bigarren postua lortu zuen Xerezen eta hirugarren izan zen Losailen, Austinen eta Montmelon.