Itxi

Beste kirolak

Garaile Indianapolisen

Bizkaiko Foru Aldundiak Efren Vazquez zoriondu du

Pilotu bilbotarrak Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi zuen Moto3 mailan eta Aldundiak ohar baten bitartez zoriondu nahi izan du.

  • Efren Vazquez. Argazkia: EiTB

    Efren Vazquez. Argazkia: EiTB

Bizkaiko Foru Aldundiak Efren Vazquez zoriondu du igandean Indianapoliseko Sari Nagusian lortutako garaipenagatik. Moto3 mailako lasterketa irabazi zuen pilotu bizkaitarrak eta Aldundiak ohar baten bitartez zoriondu du.

Duela urte askotik Efren Vazquezi emandako babesa gogoratzen du Aldundiak ohar horretan eta etorkizunean garaipen gehiago lortzea opa dio. Efren Vazquez motoziklismoko Munduko Txapelketako Sari Nagusi bat irabazten duen bigarren euskal pilotua da. Azken garaipena Herri Torrentegik lortu zuen duela 25 urte.