Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Milaka lagunek ospatu dute Behobia-Donostiako 50. urteurrena

Erredakzioa

Jose Carlos Hernandez atleta kanariarra izan da herri-lasterketa jendetsuan azkarrena. Vanesa Veigak irabazi du emakumezkoetan.

1:01

Jose Carlos Hernandezek irabazi du Behobia-Donostia lasterketaren 50. edizioa. Kanariarra bakar-bakarrik helmugaratu da, lasterketa erdian beste hiru korrilakarik osatzen zuten taldean erasoa jota.

Hernandez izan da azkarrena, proban parte hartzeko izena eman duten 26.781 korrikalarien artean, ordubete, minutu bat eta 40 segundoko denborarekin. Bosteko taldea sortu da irteeran, baina Rafa Iglesias, azken bi edizioetako garailea, atzean geratu da Gaintxurizketa gainean, espero ez bazen ere.

Villalobos, Enrique Fernandez, Leunda eta Hernandezen artean, kanariarra izan da indartsuena. Errenterian, ibilbidearen erdialdean, erasoa jo, aurrera egin eta garaipena eskuratu du, bere nagusitasuna erakutsiz.

Vanesa Veiga galiziarra izan da emakumezkoen artean azkarrena Behobia-Donostian. Guztira, 6.000 emakumek eman dute izena aurten.