Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Espainiak zilarra eskuratu du Europako txapelketan

Erredakzioa

Espainiarrek ezin izan dute Budapesten jokatutako finalean Norvegia mendean hartu (28-25). 28-25

  • Eli Pinedo arabarra. Argazkia: EFE

    Eli Pinedo arabarra. Argazkia: EFE

Espaniako eskubaloi selekzioak zilarrezko domina eskuratu du Europako txapelketan, finalean Norvegiaren aurka galduta (28-25). Neurketa Budapesten jokatu da.

Lehen zatian markagailuan aurretik izan dira espainiarrak (5-10), eta atsedenaldian bi goleko errenta izan dute (10-12), baina bigarren zatian norvegiarrak suspertu dira eta garaipena eskuratu dute.

Nerea Pena izan da Espainiako onena, hamar gol sartuta. Silje Solberg atezain norvegiarrrak, bestalde, 15 geldiketa egin ditu.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea