Itxi

Beste kirolak

14. edizioa

Zegama Aizkorri, zuzenean igande honetan

Erredakzioa

Probak Europako lasterkari onenak izendatuko ditu eta, gainera, Munduko Koparako puntuagarri izango da. eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du.

  • Zegama Aizkorri. Argazkia: EITB

    Zegama Aizkorri. Argazkia: EITB

Igande honetan Zegama Aizkorri mendi lasterketako laugarren edizioa jokatuko da. Probak Europako lasterkari onenak izendatuko ditu eta, gainera, Munduko Koparako puntuagarri izango da.

Zegama Aizkorrik 42,195 kilometroko ibilbidea izango du eta parte-hartzaileek pilatutako 2.736 metroko malda positiboa gainditu beharko dute. Aitxuri (1151 metro) mendia izango da gailurrik altuena.

09:00etan hasiko da, eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du proba.