Itxi

Beste kirolak

14 zortzimilakoak

Juanito Oiarzabal, balentria errepikatzeko prest

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alberto Zerain eta Oiarzabal ekainaren 27rako iritsiko dira Broad Peak-eko kanpalekura, eta bertako girora moldatu ondoren, uztailaren 25 inguruan igongo omen dira gailurrera.  

  • Juanito Oiartzabal, Aconcaguan. Argazkia: EITB

    Juanito Oiartzabal, Aconcaguan. Argazkia: EITB

Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain mendizaleek planetako hamalau gailurrik altuenak, bigarrenez igotzeko prest agertu dira. Ostegun honetan emandako prentsaurrekoan iragarri dutenez, lehen parada 8.051 metroko Broad Peak mendia izango da.

Bi urte baino gehiago eman ditu Oiarzabalek zortzimiletako zirkuitutik aldenduta, bere azken bi bidaietan jasandako birikietako eta aortako enbolia batek sortarazitako arazoen ondorioz.

Honi irtenbidea eman nahian, abenturetatik kanpo eman duen denbora honetan, ezinbesteko proba medikuak egin ditu, eta profesionalen esanetan, balentriari aurre egiteko sasoiko dago.

Ohiko hiru kanpalekuez gain, 7.400 metrotara kokatutako beste laugarren bat gehiago jartzea erabaki dute, berritasun gisa. Beraien hitzetan, “6.900 metrotara kokatzen den hirugarren kanpalekutik aurrera, nekea eta itolarria sentituz gero, irtenbide lez planteatu nahi dute”.