Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Garbiñe Muguruza Wimbledoneko finalerako sailkatu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Euskal jatorria duen tenislariak Poloniako Agnieszka Radwanska gainditu du finalerdietan (6-2, 3-6, 6-3). Serena Williamsen aurka neurtuko ditu indarrak.

1:13

Euskal jatorria duen Garbiñe Muguruzak Wimbledoneko finalerako txartela eskuratu du, finalerdietan Poloniako Agnieszka Radwanska mendean hartuta (6-2, 3-6, 6-3).

Bere ibilbideko lehen final handirako sailkatu da Muguruza. Larunbateko finalean Serena Williamsen aurka neurtuko ditu indarrak.