Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Djokovick hirugarren Wimbledon torneoa irabazi du, Federeren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Suitzarrak ezin izan du bere zortzigarren titulua eskuratu Londresko All England Tennis Cluben.

  • Novak Djokovic, irabazle Wimbledonen / EFE.

    Novak Djokovic, irabazle Wimbledonen / EFE.

Novak Djokovicek bere hirugarren Wimbledon torneoa irabazi du, Roger Federeren aurka, iaz bezala. Munduko onenak torneoa zazpi aldiz irabazitako suitzarrari irabazi dio, 7-6(1), 6-7(10), 6-4 eta 6-3 markagailuarekin. 2 ordu eta 55 minutuko finala izan da.

Federerek Andy Murray kanporatu zuen finalerdian, eta oso txapelketa ona egin arren, ezin izan du serbiarraren aurka finalean.

Berdinduta hasi da neurketa, eta bi tenislariek saketik min eman nahi izan dute. Lehenengo seta Djokovicek irabazi du, eta Federerrek eranzuna eman du bigarrenean.

Euria ere egin du, eta finala gelditu behar izan dute. Serbiarra nagusi izan da bigarren zatian, Federer zalantzak agertzen zituen bitartean.