Itxi

Beste kirolak

Nojako Bandera

Urdaibai Hondarribiari gerturatu zaio, Nojan irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Bermeoko ontzia izan da 20 minututik jaitsi den bakarra. Estropada erlojupeko eran jokatu dute, balizekin arazoak egon direlako.

  • Urdaibaiko arraunlariak, estropadako azken metroetan. Argazkia: EiTB.

    Urdaibaiko arraunlariak, estropadako azken metroetan. Argazkia: EiTB.

Urdaibaik irabazi du Nojako Hondartzen III. Bandera eta, ondorioz, bizkaitarrek gertuago dute Hondarribia San Miguel Ligako sailkapen nagusian. Ama Guadalupekoak bosgarren amaitu du.

Kanpoko balizekin izandako arazo baten ondorioz, estropada erlojupeko eran jokatu behar izan dute. Traineruak laugarren kaletik atera dira, banan-banan, bata bestearen atzetik.

Guztien artean, Urdaibai izan da 20 minutu baino gutxiago egin dituen bakarra (19:58:52). Bizkaitarrek ia 20 segundoko aldea atera diote Hondarribia San Miguel Ligako liderrari.

 

arrauna noja estropada sailkapena eitb

 

sailkapena san miguel liga eitb

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Hondarribia