Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Ia 10.000 izen-emate EDP Bilbao Night Marathonen dagoeneko

eitb.eus

Guggenheim Museoa izango da irteera puntua, urriaren 17an, Estatuan izaten den gaueko maratoi bakarrean.

  • Gaueko ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoa, Bilbon.

    Gaueko ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoa, Bilbon.

EDP Bilbao Night Marathoneko VII. Edizioak 10.000 atleta inguru bilduko ditu, iaz baino % 20 gehiago. Estatu osoan izaten den gaueko maratoi bakarrean, 31 herrialde egongo dira ordezkatuta. Parte-hartzaileen % 40 Bizkaitik kanpo datoz.

Ohi denez, 42 kilometroko maratoiaz gainera, maratoi-erdia ere izango da, 21 kilometrokoa, eta lasterketa pirata, 10ekoa. Proba nagusiak bi itzuli emango dizkio 21,097 kilometroko zirkuituari, 20:30ean hasita Guggenheim Museotik. Besteak beste, Euskalduna Jauregitik, Arriaga Antzokitik, Isozaki Dorreetatik eta Zubizuri Zubitik pasatuko da.

Egun horretan, 3.000 pertsonak baino gehiagok igaroko dute gaua Bilbon, kirol ekitaldi berezi hau dela eta, eta 1,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izatea espero da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo
  • Guggenheim