Itxi

Beste kirolak

Motoziklismoa

Efren Vazquez, hamargarren Japoniako Sari Nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Garaipena Antonelli italiarrak lortu du (Honda). MotoGP mailan Dani Pedrosa gailendu da, eta Moto2n, berriz, Zarco frantziarrak Munduko Txapelketa irabazi du matematikoki.

  • Efrén Vázquez. Efe.

    Efrén Vázquez. Efe.

Efren Vazquezek hamargarren egin du Japoniako Sari Nagusian, Moto3 kategorian.

Garaipena Niccolo Antonelli (Honda) italiarrak lortu du, bigarren Miguel Oliveira (KTM) portugaldarra izan da, eta Jorge Navarro (Estrella Galicia 0'0 Honda) hirugarren.

Pedrosa garaile MotoGP kategorian

MotoGP mailan, berriz, garaipena Dani Pedrosak (Repsol Honda RC 213 V) erdietsi du.

Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) italiarra bigarren izan da eta sailkapenean 18 puntuko aldea du orain Jorge Lorenzorekin (Yamaha YZR M 1). Lorenzok hirugarren egin du.

Johann Zarco, Moto2n

Johann Zarco frantziaarrak Munduko Txapelketa matematikoki irabazi du Moto2 kategorian, Japoniako Sari Nagusiko lasterketan gailendu ostean. Bigarren Jonas Folger (Kalex) alemaniarra izan da, era hirugarren  Sandro Cortese.