Itxi

Beste kirolak

Basaurin

Aitzol Atutxak irabazi du aizkolarien Euskadiko Txapelketa

eitb.eus

Dimako aizkolariak 42 minutu eta 36 segundo behar izan ditu lanak bukatzeko. Jon Irazu bigarren izan da, eta Jose Mari Olasagasti.

  • Aitzol Atutxa. EiTB.

    Aitzol Atutxa. EiTB.

Aitzol Atutxak Euskadiko Aizkolarien Txapelketako titulua berretsi du, Basaurin jokatutako finalean.

Atzetik aurrera egin behar izan du, baina hirugarren enborretik aurrera aurkariekiko aldea handitzea lortu du. Guztira, 42 minutu eta 36 segundo behar izan ditu lanak bukatzeko.

Podiumeko beste bi koskak Jon Irazu eta Jose Mari Olasagasti beteranoentzat izan dira.