Itxi

Beste kirolak

Australiako Sari Nagusia

Efren Vazquez bigarren izan da, lasterketa gorabeheratsu batean

Agentziak | Erredakzioa

Garaipena Miguel Oliveira portugaldarrak lortu du. MotoGPn Marc Marquez gailendu da, eta Moto2n, berriz, Alex Rins.

  • Efren Vazquez. Argazkia: Efe.

    Efren Vazquez. Argazkia: Efe.

Efren Vazquez bizkaitarrak (Honda) bigarren egin du Australiako Sari Nagusiko Moto3 kategorian. Lasterketa gorabeheratsua izan da, erorketa ugarirekin.

Garaipena Miguel Oliveira portugaldarrak lortu du (KTM), bere laugarrena da, eta horri esker Danny Kentek Munduko Txapelketa matematikoki irabaztea ekidin du.

Marquez nagusi MotoGP kategorian

Kategoria nagusian, Marc Marquez (Repsol Honda RC 213 V) gailendu da, Jorge Lorenzoren (Yamaha YZR M 1) eta Andrea Iannone italiarraren (Ducati Desmosedici GP15) aurretik.

Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) italiarra laugarren izan da eta Lorenzok abantaila murriztu dio, Munduko Txapelketa amaitzeko bi lasterketa falta direnenean.

Alex Rin garaile, Moto2n

Moto2 kategorian, Alex Rin (Kalex) gailendu da. Bigarren San Lowes britainiarra izan da (Speed Up), eta Lorenzo Baldasarri italiarra hirugarren (Kalex).