Itxi

Beste kirolak

Adierazpenak

Jose Mari Olasagastik eskuko mugikortasuna berreskuratuko du

eitb.eus

Aizkolariak istripu larria izan du motozerrarekin, eta bi ordu eta erdiko ebakuntza egin behar izan diote besoan. Aitzol Atutxaren kontrako apustua, bertan behera.

1:46

Jose Mari Olasagasti onik atera da ezker besoan egin dioten bi ordu eta erdiko ebakuntzatik, eta eskuko mugikortasuna berreskuratuko du, medikuen arabera.

Igandean istripu larria izan zuen motozerrarekin entrenamenduko enborrak prestatzen ari zela. Euskadi Irratiko Faktoria saioan esan duenez, motozerrak salto egin zion, katea atera zitzaion eta beso aldea harrapatu zion. Berehala ikusi zuen "eskuan puskak falta zirela".

Bertan behera geratu da otsailean Aitzol Atutxaren aurka zeukan apustua. Aizkolariak arratsaldean egingo dio bisita.

Olasagasti baikor agertu da Euskadi Irratian. Helburua zauria ondo osatzea du, eta besoa zaindu beharko du hurrengo hilabeteetan. "Jarriko gara!", bota du aizkolariak.