Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Berak atariko fase zaila izango du Txapeldunen Ligan

Erredakzioa

Gipuzkoako taldeak Championsera sailkatzeko atariko fasea jokatuko du, eta Alemaniako Leipzig, Austriako Hipo eta Bielorrusiako Gomel taldeak izango ditu aurkari.

  • Bera Bera. Argazkia: EiTB

    Bera Bera, Ligako titulua ospatzen. Argazkia: EiTB

Bera Berak asteazken honetan ezagutu ditu Txapeldunen Ligara sailkatzeko atariko fasean izango dituen aurkariak. Vienan (Austria) egin den zozketan, talde gipuzkoarrak ez du zorte handirik izan.

Alemaniako Leipzig, Austriako Hipo eta Bielorrusiako Gomel taldeak egokitu zaizkio multzoan Bera Berari. Leipzig da multzoko garaile izateko faborito nagusia. Txapeldunen Ligara sailkatzea lortzen ez duten taldeek EHF Kopa jokatuko dute, Europa mailako bigarren txapelketa onena.