Itxi

Beste kirolak

Hirugarrenez

Marc Marquezek irabazi du MotoGP mailako Munduko Txapelketa

Kataluniako pilotuak Japoniako Sari Nagusia irabazi du. Valentino Rossi eta Jorge Lorenzo erori egin dira, eta Marquez matematikoki txapedun izendatu da.

Marc Marquez

Marc Marquezek (Repsol Honda RC 213 V) denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Japoniako Sari Nagusia irabazita eta munduko txapeldun bihurtu da Motegiko zirkuituan.

Valentino Rossi eta Jorge Lorenzo Yamahako pilotuak erori egin dira eta ez dute lasterketa amaitu, eta, ondorioz, Marquezek matematikoki irabazi du jada MotoGP kategoriako Munduko Txapelketa. Maila honetan hirugarren aldiz nagusitu da jada, eta munduko beste bi txapelketa lortu zituen aurretik, beste bi kategoriatan.

MotoGP kategoriako lasterketaren sailkapena:

.1. Marc Marquez (ESP/Repsol Honda RC 213 V) 42:34.610

.2. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati Desmosedici GP16) + 2.992

.3. Maverick Viñales (ESP/Suzuki GSX-RR) + 4.104

.4. Aleix Espargaró (ESP/Suzuki GSX-RR) + 4.726

.5. Cal Crutchlow (GBR/Honda RC 213 V) + 15.049

.6. Pol Espargaró (ESP/Yamaha YZR M 1) + 19.654

.7. Alvaro Bautista (ESP/Aprilia RS-GP) + 23.032

.8. Danilo Petrucci (ITA/Ducati Desmosedici GP15) + 28.555

.9. Scott Redding (GBR/Ducati Desmosedici GP15) + 28.802

10. Stefan Bradl (GER/Aprilia RS-GP) + 32.330

Munduko Txapelketaren sailkapena:

.1. Marc Marquez (ESP) 273 puntu

.2. Valentino Rossi (ITA) 196

.3. Jorge Lorenzo (ESP) 182

.4. Maverick Viñales (ESP) 165

.5. Dani Pedrosa (ESP) 155