Itxi

Beste kirolak

Moto GP

Jorge Lorenzok irabazi du denboraldiko azken lasterketa

Erredakzioa

Baleareetako pilotua izan da nagusi Valentziako Sari Nagusian eta garaipena lortuta esan dio agur Yamaha taldeari. Lasterketan, Marquez izan da bigarren eta Iannone, hirugarren.

GP de Valencia

Jorge Lorenzok (Yamaha YZR M 1) irabazi du Valentziako Sari Nagusia Moto GP mailan, denboraldiko azken lasterketa, eta garaipena lortuta esan dio agur Yamaha taldeari.

Lorenzo jaun eta jabe izan da Chesteko Ricardo Tormo zirkuitruan. Marc Marquez (Honda) izan da bigarren eta Andrea Iannone (Ducati), hirugarren. Pilotuen munduko txapelketan Marc Marquez izan da txapelduna, Valentino Rossi bigarrena eta Jorge Lorenzo hirugarrena. Taldeen munduko txapelketan Yamahak lortu du garaipena Hondaren gainetik.