Itxi

Beste kirolak

Everestera oxigeno barik

Txikon 3. kanpalekuan da eta astelehenean erabakiko du igoera

Agentziak | Erredakzioa

Lemoakoak hirugarren kanpamenduan igaroko du gaua, Nerburekin eta Cheppalein batera. Astelehenean 4. kanpalekura igoko dira, 7.950 metrora.

0:55

Alex Txikon alpinista Everesteko hirugarren kanpalekura iritsi da igandean, 7.400 metrora, eta astelehenean gailurrera iristeko estrategia erabakiko du, bere komunikazio taldeak aditzera emandakoaren arabera. Bizkaitarrak Everestera oxigeno artifizialik gabe eta neguan igotzen duen lehen alpinista izan nahi du.

Nurbu eta Cheppal sherpekin batera, eta 2. kanpalekutik (6.400 metrora) bost orduko ibilaldia egin ostean, Alex Txikon 3. kanpalekura iritsi da igande eguerdian.

Bera eta bere espedizio kideak  "fisikoki oso indartsu eta psikologikoko oso motibatuta" dagoela helarazi dio Txikonek komunikazio taldeari.

Txikonek, Nerbuk eta Cheppalek 3. kanpalekuan lo egingo dute, eta astelehenean 4. kanpalekura igoko dira, 7.950 metrora, Everesteko hegoaldeko mendi-lepoan.

Espedizioko gainontzeko kideak, astelehenan igoko dira, zuzenean, 2. kanpalekutik laugarrenera Txikon eta beste bi sherpekin bat egiteko.