Itxi

Beste kirolak

Jarraitu egingodu

Txikonek adierazi du ez diola uko egin Everestera igotzeari

Erredakzioa

Astearte honetan zehar eman diren albisteak ukatuz, Alex Txikonek bere twitter kontuan argitu du ez duela amore eman eta Everesteko gailurrera iristen saiatuko dela.

1:55
Alex Txikon

Alex Txikon alpinista bizkaitarrak Everesteko tontorra zapaltzeko ahalegina egin du astearte honetan, baina denboraleagatik kanpamendu basera jaitsi behar izan du. Hau dela eta Txikonek Everestera igotzeari uko egin diola zabaldu da. Hala ere, Alex Txikonek esan du ez diola uko egin Everesteko (8.848 metro) gailurrera oxigeno artifizialik gabe igotzeko erronkari.

"Ez diot gaiurra zapaltzeari uko egin", adierazi du Lemoakoak bere 'twitter' kontuan. Ondorioz, Mingma Sherpak (Seven Summit Trekeko zuzendaria) emandako albistea ezeztatu du. Sherpak esan du Txikonek uko egin diola Everesteko gailurrera igotzeari.

Azken egunetan Txikon 4. kanpamenduraino (7.896 metro) iritsi zen. Ondoren, 3. kanpamendura jaitsi zen haizeteengatik eta astearte honetan kanpamendu baseraino jaitsi da.