Itxi

Beste kirolak

Everestera igoera

Txikon: 'Dena konponduta dago, datorren astean berriro saiatuko naiz'

Agentziak | Erredakzioa

Arazo guztiak konponduta, bizkaitarra prest da datorren astean beste saiakera bat egiteko. "Behe kanpalekura igoko gara berriro, igoerarekin hasteko".

  • Alex Txikon. Argazkia: Efe.

    Alex Txikon. Argazkia: Efe.

Alex Txikonek aditzera eman duenez, Nepaleko agentziarekin zituen arazoak konpondu ditu eta "datorren astean" berriro ekingo dio Everest igotzeari. Bizkaitarrak historiako lehen alpinista izan nahi du munduko tontorrik altuenera neguan eta oxigeno barik igotzen.

Txikonek arazoak izan ditu azken orduetan espediziorako kontratatutako Nepaleko agentziarekin, Seves Summit Treck. Agentziak Txikonen behe kanpalekua desmuntatu zuen (5.250 metroko altuerara) lemoztarraren baimenik gabe, "aldebakarreko erabakia hartuta" eta Txikonen taldeak "egindako ahaleginei" muzin eginda.

Gauzak horrela, bizkaitarra eta bere taldea Nurbu Sherpa, Nuri Sherpa, Furba Sherpa eta Pemba Sherpa sherpen laguntza izango dute, guztiek gailurrera iristeko "gogo sendoa" adierazi baitiote (8.848 metrora).

Arazo guztiak konponduta, euskal alpinista datorren astean ekingo dio berriro igoerarik: "Datorren astean berriro behe kanpalekura igoko gara igoerarekin berriro hasteko; baina oraingoan barne indar gehiagorekin ekingo diogu, eta, noski, oxigeno artifizialik ez erabiltzeko asmoarekin jarraitzen dugu", esan du Txikonek.