Itxi

Beste kirolak

Agur Everesti

Eguraldiak ez dio betarik eman Alex Txikoni

eitb.eus

Mendizale euskalduna oso indartsu dago, baina haizea eramanezina zen, eta lurrera botatzen zituen gorantz egitean.

1:16
Alex Txikon

Eguraldiak ez die betarik eman Alex Txikoni, eta arratiarrak agur esan behar izan dio Everesti. Mendizale euskalduna oso indartsu dago, baina haizea eramanezina zen, eta lurrera botatzen zituen gorantz egitean.

Txikon amorru handiarekin eta indartsu dago, baina neguan ezin da eguraldia aurreikusi eta une batetik bestera zeharo aldatzen da. 'Aurrera egitea ezinezkoa zen, erokeria. Erabaki zaila izan da, baina hobe horrela gero damutzea baino', adierazi du lemoarrak.

Hurrengo astean bueltatuko da etxera.