Itxi

Beste kirolak

Mendi lasterketa

Zegama Aizkorri mendi lasterketa, zuzenean, eitb.eus-en

eitb.eus

Aldaketa batzuekin dator Zegama Aizkorriko asteburua, aurtengoan maiatzaren 26tik 28ra bitartean jokatuko dena. Ekitaldi guztiak zuzenean eskainiko ditu eitb.eus-ek.

  • Argazkia: Iñaki Golmayo Gurrutxaga (2013)

    Argazkia: Iñaki Golmayo Gurrutxaga (2013)

Ostiralez hasiko da azken urteetan bezala gure asteburu berezia. III.n Zegama Aizkorri Kilometro Bertikala lehen aldiz, sortu berri den Vertical Kilometer World Circuiterako puntuagarria izango da eta Skyrunning National Seriesetan ere puntuatuko dute lasterkariek. Aurtengoan 250 dortsal jarriko dira eta lehen aldiz denboraz dortsala lortzeko aukera egongo da maratoian bezala.

Askorentzat egun handia ordea igandea izango da, maiatzaren 28a. XVI.en Zegama Aizkorri mendi maratoia beste urte batez Skyrunning World Seriesen puntuagarri izango da eta mundu mailako korrikalari onenen parte hartzea ziurtatuta dago.

VI.en Zegama Aizkorri Junior Traila ere urteroko legez igandean izango da, bertan mendi korrikalarien etorkizuna izango direnak ikusteko aukera izango delarik.