Itxi

Beste kirolak

Euskal Federazioa

Jorge Dueñas, Brasilgo entrenatzailea

eitb.eus

Urte hasieratik dabil entrenatzaile bizkaitarra Brasilgo Eskubaloi Konfederazioarekin negoziaketetan.

Espainiako selekzio nagusiaren hautatzaile ohia, Jorge Dueñas, Brasilgo emakumezkoen selekzio nagusiko hautatzaile berria izango da.

Horrela jakinarazi dute gaur goizean hedabide brasildarrek. Haien hitzetan urte hasieratik dabil entrenatzaile bizkaitarra Brasilgo Eskubaloi Konfederazioarekin negoziaketetan eta azkenean, abuztuaren 6tik aurrera hartuko du kargu berria. Brasildarrak 2013ko abenduan munduko txapeldun izan ziren eta gaur egun, oraindik ere mundu mailako selekzio TOP horietako bat dira.

Nahiz eta hori horrela izan, Tokyo 2020ra begira, sei hilabete zeramatzaten jakin gabe nork zuzenduko zituen ziklo berri honetan. Dueñas oraindik Espainiako emakumezko juniorren entrenatzailea denez, lehenengo lan ekintzan Sérgio Graciano izango da brasildarrak eramango dituena, ondoren Dueñasen lan taldean egongo den gizona. Ekainaren 18tik 25era bitartean izango da hau, Buenos Aires hirian jokatuko den txapelketa Panamerikarrean.