Itxi

Beste kirolak

Triatloia

Frades: 'Hawaiirako sailkapena lortu izanaz harro nago'

BASQUE TEAM

Azken emaitzek puntuak eman dizkiote urriaren 14an Hawaiiko hitzordu handian parte hartzeko pasea ematen duten KPR (Kona Point Ranking) zerrendako lehenengo 35 postuen artean egoteko.

Gurutze Frades BASQUE TEAMeko distantzia luzeko triatletak bosgarren postuan bukatu zuen Hegoafrikako proba eta laugarren postuan Florinopolisekoa; emaitza horiek puntuak eman dizkiote urriaren 14an Hawaiiko hitzordu handian parte hartzeko pasea ematen duten KPR (Kona Point Ranking) zerrendako lehenengo 35 postuen artean egoteko

Distantzia olinpikoarekin zerikusirik ez duten distantzia luzeko probak egiten dituen erresistentziako triatleta da Frades. “Beste sailkapen sistema bat da, konplexua. Arreta jarri behar diozu, denboraldia horren arabera planifikatu, sailkapen-estrategia diseinatu… Erabat ezberdinak dira bi diziplinak”.

Durangoko triatletak Roberto Corujo bere entrenatzailearen eta Aitor Alberdi Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko eta Basque Team fundazioko teknikariaren laguntza du denboraldia eta eguneroko lana planifikatzeko. Triatloian igeriketa, txirrindularitza eta korrikako tartea menderatu behar dira. Entrenamenduak gogorrak dira eta bai Robertok eta bai Aitorrek Gurutzeri laguntzen diote planifikazioa zehatz-mehatz betetzen eta entrenamenduak baldintza onenetan egiten. “Hegoafrikako eta Brasilgo proben ostean, Hawaiiko Ironmanerako sailkapena lortzea zen gure xedea denboraldiko lehen zati honetarako, eta helburu konplexua eta anbizio handikoa izan arren, bi emaitza on izan ditut eta sailkapena itxita utzi dut”.

Florianopoliseko proban (Brasil) Gurutze 15. postuan irten zen uretatik 7:30eko aldearekin lasterketa buruekiko. Txirrindularitzako 180 kilometroko tartean aurrera egin zuen, T2ra ohorezko postuengatik lehiatzeko aukerekin iritsiz. Korrikako 42 kilometroetan berriz ere erakutsi zuen hauxe dela ondoen menderatzen duen tartea, laugarren tokian bukatuz, 09:01:00 denbora eginda. Emakumezko batek estatu mailan ironman batean egindako denborarik onena da, Virginia Berasategik 2009ko Hawaiiko Ironmanean egindako 09:15:28ko denbora hobetuz.

Sailkapena lortuta, uztailean altueran entrenatzeko eta abuztuan Kanadan distantzia luzeko Munduko txapelketa eta Estatu Batuetako beste proba batzuk egiteko asmoa du Gurutzek.

Bizkaitarrak Hawaira sasoi onean heltzea espero du, iaz, bere lehen saiakeran, egin zuen bezala, edo hobeto, goiko postuetatik hurbil egoteko asmoarekin. “Oraindik hilabete batzuk geratzen dira ahalik eta gehien entrenatzeko”.

Gurutzek triatloian bakarrik dihardu 2012tik eta Basque Teameko kirolaria da 2014tik. “Niretzat ezinbesteko laguntza da, eta horri esker hazten nihoa kirolari gisa”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Triatloia