Itxi

Beste kirolak

Birminghameko Torneoa

Muguruzak finalerdietan galdu du, Bartyren kontra

Agentziak | Erredakzioa

Ondo hasi du partida eusko venezuelarrak. Lehenengo seta irabazi du, baina bigarrenetik aurrera, 2-2koarekin, jokoaren maila jaitsi du.

Garbiñe Muguruzak Ashleigh Bartyren aurkako finalerdietako neurketa galdu du, Birminghameko torneoan, 3-6, 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin. Australiarrak Petra Kvitovaren kontra jokatuko du finala.

Ondo hasi du partida eusko venezuelarrak. Lehenengo seta irabazi du, baina bigarrenetik aurrera, 2-2koarekin, jokoaren maila jaitsi du.

Kvitova txekiarrak Lucie Safarovari irabazi dio finalerdietako beste partidan. Safarovak, eskuin hankan lesionatuta, partida utzi behar izan du.