Itxi

Beste kirolak

Txapeldun

Garbiñe Muguruza, Wimbledoneko txapeldun

Agentziak | Erredakzioa

Muguruza bi setetan gailendu zaio Venus Williamsi, 7-5 eta 6-0, lehen seta irabazteko bi puntu irauli ostean eta ondorengo zortzi jokoak jarraian irabazita.

2:14

Garbiñe Muguruzak bere ibilbideko bigarren txapelketa nagusia irabazi du, Wimbledoneko finalean Venus Williams 7-5 eta 6-0 mendean hartuta. Muguruzak indarra eta kemena erakutsi ditu.

Venezuelan jaiotako tenislariak Roland Garroseko finala irabazi zuen iaz, bere lehen txapelketa handia, Serena Williams Venusen ahizpa gaztearen aurka.

Lehen seta irabazteko kontrako bi puntu irauli ostean, Muguruzak ondorengo zortzi jokoak jarraian irabazi ditu.

Garaipen honi esker, Garbiñe bosgarren da orain munduko sailkapenean.

 


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Tenis