Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gasteizko Udalak hiriko Seme Kutun izendatu du Alberto Zerain

Beste kirolak

Hilondoko omenaldia

Gasteizko Udalak hiriko Seme Kutun izendatu du Alberto Zerain

AGENTZIAK | ERREDKAZIOA

2017/07/21

Udaleko osoko bilkurak berretsi egin du ekainaren 4an Bozeramaileen Batzordeak hartutako erabakia, hots, Alberto Zeraini sari hori ematea.

1:28
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gasteizko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du gaur hiriko Seme Kutun izendatzea Alberto Zerain, Mariano Galvan kide argentinarrarekin batera ekainaren bukaeran Nanga Parbaten hil zen mendizale gasteiztarra.

Horrenbestez, Udaleko osoko bilkurak gaur berretsi du ekainaren 4an Bozeramaileen Batzordeak hartutako erabakia, hots, duela 55 urte Arabako hiriburuan jaio zen Alberto Zerain alpinistari sari hori ematea. Ekitaldi horretan bere senide (ama, alarguna eta arreba) eta hainbat lagun izan dira.

"Albertok egindako bidaia eta ibilaldietan beti eraman zuen bere sustraien harrotasuna, hemengoa izatearena, eta maitatua sentitzen zen bertokoengandik", esan du Ana Zerain arrebak, udal ordezkariek izendapena bozketu ostean, eta esker ona agertu du sariarengatik. "Saminezko une hauetan babes handia da familiarentzat zentzu guztietan, asko laguntzen digu moralki", azaldu du.

Alberto Zerain Berasategi 1961eko abuztuaren 20an jaio zen Gasteizen, eta ekainaren amaiera aldera hil zen elur-jausi batek harrapatuta, Mariano Galvan kidearekin batera Himalaiako mendilerroan Nanga Parbat mendia (munduko bederatzigarren gailur altuena, 8.125 metro) igotzen ari zenean.

EH Bilduk proposatu zuen Alberto Zerain omentzea, eta Urrezko Domina edo Seme Kutun izendatzea proposatu zion EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal gobernuari, "erreferente" zela eta "hiriaren izena mundu osoan zabaldu" zuela argudiatuta.

Izendapen hori jasotzen azkenak Jose Luis Isasi, Zeledonen papera egin zuen lehena, eta Eduardo Madinabeitia irakaslea izan ziren. 2008an eta 2010ean jaso zituzten, hurrenez hurren.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, azaroan egingo dute diploma eta intsignia emateko ekitaldia. Halaber, ekitaldi horretan, Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin omenduko dute Alberto Zerain zena.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena