Itxi

Beste kirolak

Olinpiar Jokoak

Los Angelesek hartuko ditu 2028ko Jokoak, eta Parisek eskura ditu 2024koak

Agentziak | Erredakzioa

2024ko Jokoetarako hautagaitza aurkeztu zuten biek, baina Los Angelesek 2024koak antolatzeari uko egin zion eta 2028koetarako hautagaitza aurkeztea erabaki zuen.

  • Parisko hautagaitzaren irudia. Argazkia: Efe.

    Parisko hautagaitzaren irudia. Argazkia: Efe.

Los Angeles hiriak 2028ko Olinpiar Jokoak hartuko ditu, Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin akordioa adostu ostean, Los Angeles Times egunkariak aditzera emandakoaren arabera.

Los Angelesek eta Parisek 2024ko Jokoetarako hautagaitza aurkeztu zuten, baina astelehenean estatubatuarrek hautagaitza hori atzera bota eta 2028ko Jokoetara aurkeztea erabaki zuten. Los Angelesek 2028koak hartuko zituela konfirmatu du Nazioarteko Batzorde Olinpikoak.

Horrela, Los Angelesek eta Parisek hirugarrenez hartuko dituzte Olinpiar Jokoak. Los Angelesen 1932. eta 1984. urteetan egin ziren, eta Parisen, berriz, 1900. eta 1924. urteetan.

Los Angelesen eta Nazioarteko Olinpiar Batzordearen arteko akordioa Los Angeles Times egunkariak aurreratu zuen, Batzordeak berak eta Los Angeles hiriko ordezkariak erabaki hori konfirmatu ostean.