Itxi

Beste kirolak

Surfa

Aranburuk Billabong Pro Tahiti txapelketan lehiatzeko txartela lortu du

Erredakzioa

Euskal surflariak garaipena lortu du atarikoan, Nathan Edge gaindituta, eta surflari onenekin lehiatuko da ostiralean.

  • Aritz Aranburu. Argazkia: @aritz_aranburu Instagram

    Aritz Aranburu Tehaupoon lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: @aritz_aranburu Instagram

Aritz Aranburuk Billabong Pro Tahiti txapelketako atarikoa irabazi du Tehaupoon, eta ostiralean surflari onenekin lehiatzeko txartela eskuratu du. Finalean Nathan Edge menderatu du, 0.10 puntuko aldearekin.

Zarauztarrak 13.43ko puntuazioa lortu du finalean, eta Edgek 13.33koa. Final parekatua izan da, eta azken unean erabaki da irabazlea. "Egia bihurtu den ametsa da", adierazi du Instagram sare sozialeko bere profilean.

Ostiralean Billabong Pro Tahiti txapelketan lehiatzen hasiko da Aritz Aranburu. Bosgarren txandan ariko da, eta John John Florence eta Ezekiel Lau izango ditu aurkari.