Itxi

Beste kirolak

Cincinnatin

Nadalek ATPko sailkapeneko lehen postua hartuko du datorren astelehenean

Erredakzioa

Roger Federer tenislariak uko egin dio Cincinnatiko Masters 1.000 txapelketa jokatzeari lesio baten ondorioz. Hori dela eta, Rafael Nadal ATPko rankingeko lehen postuan kokatuko da abuztuaren 21ean.

  • Rafael Nadal. Argazkia: EFE

    Rafael Nadal. Argazkia: EFE

Roger Federerrek jakinarazi duenez, uko egingo dio Cincinnatiko Masters 1.000 txapelketa jokatzeari, lesio baten eraginez. Ondorioz, Rafael Nadal kokatuko da ATPko rankingeko sailkapeneko lehen postuan, datorren abuztuaren 21ean.

"Montrealen bizkarreko min handia izan nuen, eta aste honetan atsedena hartu beharra daukat", esan du Roger Federerrek Cincinnatin jokatuko ez duela iragarrita. Andy Murray ere baja izango da Cincinnatin eta britainiarrak lehen postua galduko du Nadalen mesedetan.