Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Muguruza txapeldun izendatu da Cincinnatin

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak Cincinnatiko Premier 5 txapelketa irabazi du finalean Simona Halep gaindituta, 6-1 eta 6-0eko emaitzarekin.

  • Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak Cincinnatiko Premier 5 txapelketa irabazi du igande honetan. Erakustaldia eman du Muguruzak finalean Simona Halepi 6-1 eta 6-0eko emaitzarekin irabazita.

Denboraldiko bigarren titulua da Muguruzarentzat Wimbledon irabazi baitzuen uztailan. Cincinnatin irabazteagatik 522.450 dolareko saria jaso du, eta 900 puntu WTAko sailkapenean. Ondorioz, lehen postua lortzeko lehian bete-betean sartuta dago Garbiñe Muguruza.