Itxi

Beste kirolak

WTA

Muguruza, munduko sailkapenaren lehen postuan

Agentziak | Erredakzioa

Karolina Pliskovak US Openean galdu ostean, eusko-venezolarra munduko tenislaririk onena bilakatu da.

1:23

Garbiñe Muguruza munduko sailkapenaren lehen postura igo da, Karolina Pliskovak US Openean galdu ostean. Astelehenean espero da WTAren baieztapen ofiziala.

Caracasekoak final-zortzirenetan galdu zuen Petra Kvitovaren aurka, eta Pliskovak eta Elina Svitolinak Estatu Batuetako txapelketan egingo zutenaren zain geratu zen. Ukrainarrak laugarren txandan galdu zuen, eta txekiarrak, orain arteko onenak, CoCo Vandewegheren aurka galdu du orain.

Muguruzak Wimbledon txapelketa irabazi du aurten, eta iaz Roland Garros eskuratu zuen. 6.030 punturekin izango da zerrendako burua.