Itxi

Beste kirolak

EHF Kopa

Bera Berak aurrera egin du Colegio Gaia kanporatuta

Erredakzioa

Super Amara Bera Berak 23-31 irabazi dio Colegio Gaia taldeari Portugalen EHF Kopako kanporaketako itzulerako partida eta joanekoan gol bateko aldeagatik irabazi zuenez, aurrera egin du.

  • Bera Bera. Argazkia: EiTB

    Bera Beraren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Super Amara Bera Berak 23-31 irabazi dio Colegio Gaiari EHF Kopako kanporaketako itzulerako partida. Gipuzkoarrek gol bakarragatik irabazi zuten joaneko neurketa eta aurrera egin dute.

Donostiako taldeak oso partida ona jokatu du, eta nagusi izan da hasieratik amaieraraino. Ondorioz, ez du arazorik izan txapelketan aurrera egiteko.

Fitxa teknikoa:

23 - Colegio Gaia (Portugal): Costa, Da Silva Lima (3), Caterina Ferreira, Jessica Ferreira, Gante (6), Jesus, Mendes, Monteiro (2 pen.), Patricia Resende, Joana Resende (3), Rocha, Rodriges (4, 2 pen.), Ruela (3), Soares (2).

31 - Super Amara Bera Bera: Lladro, Aramendia (6), Berasategi, Arderius (6, 4 pen.), Sans (2), Menendez (1), Etxeberria (2), Guareiro  (10), Cardoso,  Ezkurdia (1), Ederra (3), Encina, Azurmedi, Zaldua, Castellanos (p.s).

Epaileak: Biro eta Kiss (Hungaria).