Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahm Valderramako txapelketatik at geratu da

Agentziak | Erredakzioa

149 kolpe pilatu ditu lehen bi jardunaldietan, eta horrek aldendu egin du azken bi jardunaldietara sailkatzeko aukeratik, sailkapenean 7 kolpe goitik kokatu baita.

  • Jon Rahm, Valderramako txaplketatik agurtu da. EFE

    Jon Rahm, Valderramako txaplketatik agurtu da. EFE

Jon Rahm bizkaitarra atsekabetuta agertu da ostiral honetan, golfeko Europako Zirkuituaren barruan dagoen "Andalucia Valderrama Masters" txapelketatik kanporatuta geratu ostean. Penatzat jo du aurreikusitako emaitzak erdietsi ez izana, "urte osoan ondo jokatu ez duen hiru asteetako batean".

Bigarren jardunaldian zehar, Rahmek 75 kolpe egin ditu, zelaiko ibilbidea egiteko antolatzaileek ezarrita duten kolpe kopurua baino lau gehiago. Horrenbestez, ostegun-ostiraleko emaitzak batuta 149 kolpe pilatu ditu, eta horrek aldendu egin du azken bi jardunaldietara sailkatzeko aukeratik, sailkapenean 7 kolpe goitik kokatu baita.

Munduko bosgarrena den Barrikako jokalariak adierazi duenez, Valderramako zelaian lehen aldiz aritzea izan da lortutako emaitza kaskarraren arrazoietako bat. Dena den, itxaropentsu agertu da, datorren urtean "esperientzia gehiagorekin" itzultzeko.