Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Eliud Too eta Mercy Jepkangor, Bilboko Gau Maratoiaren irabazleak

Agentziak | Erredakzioa

Keniako atletak probako errekorra hautsi du emakumezkoen kategorian, 2:47:11ko denborarekin.

0:59

Keniako Eliud Took eta Mercy Jepkangorrek irabazi dute Bilbao Night Marathon. 49 herrialdetako 11.000 lasterkarik hartu dute parte gau lasterketan, hiru kategoriatan bananduta.

Gizonezkoen proba nagusian, Took 2:18:26ko denbora egin du, David Kiplagat keniarrak baino 10 minutu gutxiago behar izan ditu (2:28:16) eta Menorcako Joan Floritek baino 25 gutxiago (2:43:24).

Emakumezkoetan, Jepkangorrek probako marka hautsi du, 2:47:11ko denborarekin. Bigarren sailkatua Dolores Marco izan da (2:54:13), eta hirugarrena, Mari Carmen Gartzi (3:20:53).

Maratoi erdian ere errekorrak hautsi dira, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Keniako Kiptoo Maito (1:04:18) eta Chebet Korir (1:13:35) garaile irten ziren.

10 kilometroko lasterketa piratan, Marc Hurtado eta Alejandra Arribas heldu ziren lehen postuan.