Itxi

Beste kirolak

20 kilometro

Behobiaren ibilbidea kilometroz kilometro

eitb.eus

Antolatzaileek lasterketaren deskribapen bat publikatu dute. Hona hemen Behobia-Donostiaren ibilbidea kilometroz kilometro.

Behonia-Donostia Ibilbidearen deskribapena, kilometroz kilometro

KM 1.- Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua, azken metroak izan ezik.
KM 2.- Irungo erdialdera igotzen gara aldapa leun batetik jendez beteriko kale artean.
KM 3.- Erdialdetik urruntzean aldapa gogortzen da Irungo Bentetarantz, bertan igoera eta jaitsiera txikiak.
KM 4.- Arretxe gaina, 3,4. Km, pasa eta aldapa bera goaz Irun atzean utzita.
KM 5.- Aldapa behera jarraitzen dugu eta une aproposa da arnasa lasaitzeko Gaintxurizketako igoera hasi baino lehen.
KM 6.- Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Aldapatxo gogor bat errepide nagusira sartzeko.
KM 7.- Gaintxurizketako igoeraren zati nagusia, %3ko bataz besteko portzentajeko 2 Km-ko aldapa.
KM 8.- Gaintxurizketa Gainera heltzeko azken metroetan Tour giroa! Ondoren hasten da jaitsiera Errenteriarantzako 3 Km-ko jaitsiera luzea.
KM 9.- Jaitsieraren zati nagusia, %3ko portzentajea. Erritmoarekin asmatzen badugu abiadura polita hartu dezakegu.
KM 10.- Lasterketaren erdia, Lintziringo merkatalgunea. Arraroa egingo zaigu kotxerik gabe. Aldapa beherak jarraitzen du pixka bat gehiago.
KM 11.- Errenteria kanpoaldeko auzoetara iristen gara jaisten oraindik eta ibilbidearen gune lauenean sartzen gara, 2 Km.
KM 12.- Guztiz laua (ADI zebrabideetako erliebe ugariei!!) Errenteriako zumardia ikusle askoko gunea.
KM 13.- Errenteria jendetsuaren erdialdetik igaro ondoren Kaputxinoseko igoera dator. Igoera serio bat (%5 eta 450m), indarrak neurtu behar dira.
KM 14.- Kaputxinoseko azken metroak, gogorrenak eta Pasaiarantzako jaitsiera badiaren ikuspegi zoragarriarekin.
KM 15.- Buenavistako (Donostiarako sarrera) igoera eta jaitsiera txikia eta portuaren parean egingo dugu korrika.
KM 16.- Altza eta Herrerako auzoen zehar Mirakruz gainerantz hurbiltzen gara. Igoera prestatzeko kilometroa da hau.
KM 17.- Mirakruzeko igoera (1,5 Km %3). Kilometro honen bukaeran Donostiranzko jaitsiera luzearen hasera. Hirigunea ikusten dugu.
KM 18.- Groz auzorantz jaitsiera zuzen eta luzea.
KM 19.- Nafarroa Hiribidetik Zurriola hondartzaranzko zuzengunea hankek ondo igartzen duten goranzko desnibel txiki batekin. Helmugaraino errepidearen bi aldeak jendez beteta.
KM 20.- Azken zuzengunea, guztiz laua. ¡IA BERTAN GAUDE!. Zurriola Hiribidea. Kursaal Kongresu Jauregia, Kursaal Zubia eta Boulevardeko Zumardia. Ikusle asko, musika, giro ona eta Helmuga.

RECORRIDO BEHOBIA EU