Itxi

Beste kirolak

Aintzatespena

Maialen Chourrautek Espainiako 2016ko Kirol Sari Nazionala jaso du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gipuzkoarrarekin batera, Lydia Valentin halterak, emakumezkoen kategorian, eta Saul Craviotto piraguistak, gizonezkoetan, sari bera irabazi dute.

  • Maialen Chourraut (ezkerrean) Lydia Valentin (eskuinean). Argazkia: EFE

    Maialen Chourraut (ezkerrean) Lydia Valentin (eskuinean). Argazkia: EFE

Maialen Chourraut piraguistak Espainiako 2016ko Kirol Sari Nazionala jaso du astelehen honetan. Lydia Valentin halterarekin partekatu du saria, emakumezkoen kategorian.

Kirolari lasartearrek urrezko domina eskuratu zuen Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, ur bizietako K-1 kategorian; horrenbestez, olinpiada batzuetan urrezko domina bakarka lortu zuen lehen euskal emakumea izan zen.

Alabaina, Chourrautek olinpiar golardo gehiago ere baditu; izan ere, lau urte lehenago, brontzezkoa eskuratu zuen Londresen, kategoria berean.

Gizonezkoen kategorian, Saul Craviotto piraguistari eman zioten saria.

Golardoa jasotakoan, Chourrautek etorkizuneko helburuei buruz hitz egin du. 2018rako duen xede nagusia Munduko Txapelketa izango da, Rio de Janeiron (Brasil) jokatuko dena. Dena den, bere prestakuntza batez ere 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetara dago bideratuta. Joko horietan parte hartzeko txartela 2019an Seu d'Urgellen jokatuko den Munduko Txapelketan erabakiko da.