Itxi

Beste kirolak

San Mamesen

Bizkaiko Aldundiak 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditu errugbiko finaletarako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aldundiak 25 sarrera bikoitz bideratuko ditu maiatzaren 11n jokatuko den Challenge Cup txapelketako finalerako, eta beste horrenbeste biharamunean (maiatzaren 12an) lehiatuko den Champions Cuperako

  • San Mames futbol Zelai. Artxiboko argazkia: EFE

    San Mames futbol Zelai. Artxiboko argazkia: EFE

Bizkaiko Foru Aldundiak 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditu datorren maiatzean San Mamesen jokatuko diren errugbiko finalak ikustera joateko. Zozketan parte hartzeko epea martxoaren 1ean hasiko da eta apirilaren 13an amaituko da.

Aipatu zozketan, Aldundiak 25 sarrera bikoitz bideratuko ditu maiatzaren 11n jokatuko den Challenge Cup txapelketako finalerako, eta beste horrenbeste biharamunean (maiatzaren 12an) lehiatuko den Champions Cup txapelketako finalerako.

Zozketa notario aurrean egingo da apirilaren erdialdean.

Parte hartu nahi duten pertsona orok formulario bat bete beharko du www.bizkaia.eus webgunean martxoaren 1eko 9:00etatik hasi eta apirilaren 13ko 14:00ak arte. Sarrerak lortzeko eskubidea izateko, hautagaiek Bizkaian bizi behar dute eta posta elektronikoko helbide bat.