Itxi

Beste kirolak

ESKUBALOIKO ERREGINAREN KOPA

Bera Berak 8 goleko desabantaila gainditu eta finalerdietara sailkatu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Etxean jokatzen ari den Rincon Fertilidad Malaga izango du aurkari hurrengo kanporaketan.

  • Esther Arrojeria, golera jaurtitzeko zorian. Argazkia: EFE

    Esther Arrojeria, golera jaurtitzeko zorian. Argazkia: EFE

Super Amara Bera Berak aurrera egin du Malagan jokatzen ari den Eskubaloiko Erreginaren Kopako final-laurdenetan, oso kontrara zeukan markagailua irauli ostean.

Azkenerako 30-27ko emaitzarekin irabazi badu ere, lehen zatian zortzi goleko kontrako aldea izan du une batean (7-15). Dena dela, atsedenaldira heldu orduko, tarte hori murriztea lortu dute donostiarrek (10-15).

Bigarren zatian, berriz, Bera Berako neskak gehiago izan dira (20-12), eta azkenerako finalerdietarako txartela eskuratu dute.

Aipatu finalerdietan etxean jokatzen ari den Rincon Fertilidad Malaga izango du arerio, Mecalia Atletico Guardesi irabazi baitio talde andaluziarrak (26-24).