Itxi

Beste kirolak

Kiroljokoa

Kiroljokoako asteburuko apustuak

Erredakzioa

Asteburu honetan jokatuko dira Athletic-Malaga, Granada-Reala eta pilotako Binakako Txapelketako lau norgehiagoka.

  • www.kiroljokoa.com/

    www.kiroljokoa.com/

Bi filosofia aurrez aurre

Athletic 50% – Berdinketa 25% – Malaga 25%

Denboraldi amaierak beti uzten ditu hausnarketak eta ondorioak, eta horietako bat urtez urte errepikatzen da: taldeen kirol sailkapenak aurrekontu sailkapenaren itxura eduki ohi du, baina kasu gehienetan ez dauka zerikusiri haundirik. Futbola haundia egiten duena hori da hain zuzen ere: dirua baino elementu garrantzitsuagoak badaudela. Asteburu honetan San Mamesen lehiatuko direnak bi arerio zuzen izango dira, baina bien filosofiak ez dauka batere zerikusirik.

Kiroljokoako apustulariak argi daukate talde bat eraikitzeko izenak baino zerbait gehiago behar direla, eta bilbotarren izaeran konfidantza haundia daukate. Horien erdiak garaipena etxean geratuko dela aurreikusten dute.


Goraka begira

Granada 40% – Berdinketa 30% – Erreala 30%

Sevillaren aurka lortutako garaipenak lasaitasuna eta ilusioa zabaldu ditu Donostia aldean, eta asteburu honetan Granadara bidaiatzea tokatzen zaie txuri urdinei. Abel Resinoren etorrerak hobekuntza nabarmena eragin du andaluziarrengan, eta ez da batere erraza izango garaipena eskuratzea.

Kiroljokoako apustulariak zailtasun horren jakitun dira, eta %40ak granadarrak ikusten ditu faborito. Montanierren jokalariak gora begira jarri nahi dute, baina horretarako horrelako zelaietan irabazi beharra dago nahitaez.

Pilota: binakako txapelketa

Aurrera doa txapelketa, eta berarekin batera aurrera doa Olaizola II eta Beroizek osatutako bikotea. Hutsik egin gabe jarraitzen dute, eta besteekiko daukaten tartea haunditzen ari dira jardunaldiro. Hala ere, sailkapenaren erdialdea pil pilean dago, 5 bikote baitira garaipen bakarreko diferentzian. Liderrak alde batera utzita, finalaurretarako 3 txartel geratzen dira jokoan eta beraz horietako bat eskuratzea ez da lan erraza izango. Asteburu honetako jardunaldiak: Iruña, Eibar eta Tolosan.