Itxi

Alaves

2-0 galdu

Valladolidek sailkapenean duen nagusitasuna erakutsi zuen

ERREDAKZIOA

60. minutuan Ranko Despotovicek jaurtitako baloiak langetan jo zuen, baina Alvaro Rubioren eta Mojicaren golen aurrean gasteiztarrek ez zuten asmatu.  

1:26

Adelante Ligako sailkapenean bigarren postua eskuratu berri du Valladolidek ?Sportingekin berdinduta- Alaveseri 2 eta 0eko "zartakoa" eman ondoren. Gasteiztarrak ilusio eta gogo handiz zelairatu ziren Zorrillan, baina Alvaro Rubiok eta Mojikak sartu zituzten golek ilusio guztiak uxatu zituen.

Neurketaren lehen minutuetan, jokoa arina izan zen, bizitasun handikoa, baina asmatu ezinik.

Alavesek, bigarren mailan, ez du inoiz ere garaipenik lortu Zorrillan, eta horren bila zihoan sutsu baina aurkariak ez zion batere erraz jarri, eta Javi Barasen atera heltzea ia ezinezko zitzaien gasteiztarrei.

60. minutuan Ranko Despotovicek jaurtitako baloiak langeta jo zuen baina Alvaro Rubio eta Mojicaren golen aurrean, gasteiztarrek ez zuten asmatu.

Fitxa teknikoa:

Valladolid: Javi Varas; Chica, Rueda, Valiente, Peña; Alvaro Rubio, Timor, Mojica, Oscar (Oscar Díaz, 76.min), Jeffren (Omar, 70.min), Jonathan Pereira (Sastre, 66.min).

Alaves: Manu Fernandez; Galan, Einar, Laguardia, Raul Garcia; Toribio, Manu Garcia (Juanma, 79.min), Sangalli, Tejera (Toti, 55.min); Juli y Despotovic (Manu Barreiro, 70.min).

Golak:

1-0, 18.min: Álvaro Rubio

2-0 74. min: Mojica