Itxi

Alaves

Huelvan

Alavesek berdinketa eskasa lortu du Recreativoren aurka (0-0)

Redacción

Gasteiztarrek puntu batekin konformatu behar izan dute, eta ez dira gai izan talde andaluziarraren ahultasunari etekina ateratzeko.

  • Gasteiztarrek gol aukera argia izan dute partidare amaieran. EiTB.

    Gasteiztarrek gol aukera argia izan dute partidare amaieran. EiTB.

Recreativok eta Alavesek berdindu egin dute, erasoan dituzten gabeziak agerian utzita. Bi taldeek, hala ere, hobera egin dute partidak aurrera egin ahala.

Lehen zatian, arabarrek eta andaluziarrek errespetu handia agertu diote elkarri, eta, ondorioz, ez dute atera behin ere jaurti, ezta benetako arriskua sortu ere.

Neurketa itsusia eta motela izan da, bi taldeek aurkariaren hutsaren zain egon direlako. Gainera, bi aldiz jokoa gelditu egin behar izan dute min hartutako jokalariak artatzeko.

Bigarren zatian, Recre hobeto aritu da eta lehengo zatian baino arrisku handiagoa sortu du, errematatzeko orduan huts egin badute ere.

Azken minutuetan,  andaluziarrak jo eta ke aritu dira, baina aukera argiena Sangallik izan du, kontraerasoan. Ruben atezainarengana joan da, bakar-bakarrik, baina Diego Jimenez azkar aritu da eta baloia kendu dio.

Fitxa teknikoa:

0.- Recreativo: Ruben Galvez; Victor Diaz, Diego Jimenez, Corcoles, Fernando Vega (Juanan 64. min); Jesus Vazquez, Montoro; Nuñez (Braulio, 78. min), Pedro Rios, Antonio Dominguez (Rubén Mesa, 64. min); eta Caye Quintana.

0.- Alaves: Manu Fernandez; Unai Medina, Migue, Jarosik, Raul Garcia; Toribio, Beobide, Toti (Sangalli, 53. min), Juli (Ion Velez, 81. min), Manu Lanzarote, Despotovic (Rafa, 65. min).

Rafa, 65. min).