Itxi

Alaves

24. jardunaldia

Alaves-Osasuna, asteazken honetan Mendizorrotzan

Erredakzioa

Babazorroek eta gorritxoek otsailaren 7an bertan behera utzi zuten 24. jardunaldiko partida jokatuko dute.

01:11

Alavesek eta Osasunak otsailaren 7an bertan behera utzi zuten 24. jardunaldiko partida jokatuko dute asteazken honetan Mendizorrotzan. Berdegunean zegoen elurraren eta izotzaren ondorioz hartu zuen epaileak neurketa atzeratzearen erabakia.

Alaveseko Rafa Garcia lesionatuta dago eta ezin izango du jokatu, baina Toribiok, ordea, partida bateko zigorra bete du dagoeneko eta prest dago.

Osasunak, bestalde, bost baja ditu. Duela hilabete eta erdi hasi zen, gutxi gorabehera, talde gorritxoaren gainbehera. Jaitsiera bi puntura du Mateoren taldeak eta puntu premian dago. Alavesek lau puntu gehiago ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Goitia, Medina, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia, Toribio, Toti, Manu García, Juanma, Lanzarote, Manu Barreiro.

Osasuna: Santamaría; Sisi, David García, Miguel Flaño, Javier Flaño; Yoel Sola; Berenguer, Roberto Torres, Merino, Kenan Kodro; eta Nino.

Epailea: Figueroa Vazquez
Futbol-zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 21.00.