Itxi

Alaves

2-1 Racingen aurka

Etxeko sendotasunari eutsi dio Alavesek

Erredakzioa

Gasteiztarrek urrezko hiru puntu eskuratu dituzte Manu Barreiroren eta Jarosiken golekin.

  • Alaves-Racing. Argazkia: EITB

    Alaves-Racing. Argazkia: EITB

Alavesek urrezko hiru puntu eskuratu ditu Racingen aurka (2-1) Mendizorrotzan jokatutako 31. jardunaldiko neurketan. Gasteiztarrek bosgarren garaipena jarraian erdietsi dute zaleen aurrean eta aurrerapausoa eman dute salbazioa lortzeko bidean.

Lehen zatiko 20. minutuan markagailuan aurretik jarri du Alaves Manu Barreirok. Totik baloia berreskuratu du, Barreirori eman dio eta honek atezaina gainditu du. Kantabriako taldeak 29.ean berdindu du neurketa, Marianok egindako golari esker.

Jaroskik garaipenaren gola sartu du 70. minutuan. Korner jaurtiketa batean, eta arean nahasmena egon eta gero, 2-1ekoa egiteko aprobetxatu du jokalari txekiarrak.

Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: Manu Fernandez, Medina, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia, Toribio (Sergio Llamas, 36'), Manu Garcia, Toti (Sangalli, 76'), Juanma (Beobide, 71'), Lanzarote, Manu Barreiro.

1 - Racing Santander: Mario, Borja San Emeterio, Orfila (Bernardo, 24'), Juanpe, Saul, Granero, Quique, Andreu (Alvaro, 83'), Iñaki (Alvaro, 72'), Miguelez, Mariano.

Golak:

1-0, 21': Manu Barreiro.

1-1, 30': Mariano.

2-1, 68': Jarosik.