Itxi

Alaves

Alcorconetik helduko da

Bordalas, Alaveseko entrenatzaile berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Teknikariak denboraldi baterako sinatuko du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Albertok jarraituko ez zuela iragarri eta ordu gutxira egin due ofizial Bordalasen fitxaketa.

  • Jose Bordalas, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Jose Bordalas, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Jose Bordalas da Alaveseko entrenatzaile berria, klubak jakinarazi duenez. Teknikariak denboraldi baterako sinatuko du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Albertoren lekua hartuko du babazorroen aulkian.

Eskarmentu handiko entrenatzailea da Bigarren Mailan, eta azken bi denboraldietan Alcorcon entrenatzen aritu da. Bietan mailari eustea lortu du.

Alavesek ez du zehaztu Bordalas noiz aurkeztuko duen. Albertok jarraituko ez zuela iragarri eta ordu gutxira egin du ofizial Bordalasen fitxaketa.

asen fitxaketa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak