Itxi

Alaves

Mendizorrotza

Alavesen erreakzioak ez du punturik ekarri Mirandesen aurka (2-3)

Agentziak | Erredakzioa

Pepe Bordalasen gizonak amaierara arte ahalegindu dira, baina Mirandesek lehen zatian lortutako aldea, azkenean, gaindiezina izan da.

  • Toquerok, EiTBren artxiboko irudian, Ligako bere lehen gola egin du, baina ez da nahikoa izan.

    Toquerok, EiTBren artxiboko irudian, Ligako bere lehen gola egin du, baina ez da nahikoa izan.

Alavesek lehen aldiz galdu du Mendizorrotzan 2015-16 denboraldiko Adelante Ligan, Mirandesen aurka 2-3 galdu ostean. Kiko Femenia eta Gaizka Toqueroren golek, azkenean, bakarrik balio izan dute behintzat punturen bat lortzeko itxaropena amaierara arte izateko. Gasteizko taldeak bere esku izan den guztia eman du, baina arerioak lehen zatian ezarritako aldea (0-2) handiegia izan da.

Carlos Terrazasen taldeak, bere aldetik, ez du hutsik egin, eta, ohiturari jarraituz, partida ona egin dute Gasteizen; izan ere, Mendizorrotzan jokatu duten azken sei partidetan bost garaipen eta berdinketa bat erdietsi dute. Ohi bezala, lehen zatian bikain aritu dira; bigarren zatian Alaves suspertu egin da, 1-2koa sartu du Femeniaren bidez, gasteiztarrek hirugarrena jaso dute baina ez dute amore eman, bigarrena egin dute (Toqueroren gola) eta berdinketa izan du aurrelari gasteiztarrak zutoinera bidalitako jaurtiketa batean. Alex Garciak, Mirandeseko lehen bi golak sartu dituen jokalariak, zutoinera bidali du bere taldearen laugarren gola izan zitekeena, baina azken minutuetan Alavesek gertu izan du 3-3koa.

Fitxa teknikoa:

Alaves: F. Pacheco, Estrada (Sergio Llamas, 59. m), Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia, Kiko Femenia, Mora, Carpio, Guichon (D. Pacheco, 46. m), Juli (Manu Barreiro, 63. m), Toquero.

Mirandes: Raúl, Gaffoor (Lazaro, 46. m), Ortiz, Kijera, Carlos M., Ruper, Provencio (Cantero, 51. m), Sangalli (Fran Carnicer, 69. m), Alex Garcia, Nestor, Lago Junior.

Golak: 0-1, 13. m: Alex Garcia. 0-2, 30. m: Alex Garcia. 1-2, 53. m: Kiko Femenia. 1-3, 63. m: Sangalli. 2-3, 70. m: Toquero.

Epailea: Gonzalez Fuertes (Asturiarra). Guichon eta Llamasi atera zion txartel horia, Alavesen aldetik, eta Provencio eta Gaffoorri, Mirandesen aldetik.

Gertakizunak: Mendizorrotzan jokatuko partida, Adelante Ligako laugarren jardunaldikoa, Gasteizen. 10.361 ikusle izan dira, 200 bat Mirandeseko zaleak.