Itxi

Alaves

Larunbatean

Mendizorrotza jendez gainezka izango da euskal derbian

eitb.eus

1.700 zale gorritxo baino gehiago izango dira Gasteizen Adelante Ligako euskal derbia ikusteko. Guztira 15 mila zale baino gehiago izango dira partida ikusten.

  • Derbia Mendizorrotzan

    Derbia Mendizorrotzan

Larunbatean Alavesen eta Osasunaren arteko euskal derbia jokatuko da Mendizorrotzako futbol-zelaian (20:15).

Talde gasteiztarrak Iruñera bidalitako 1.700 sarrerak agortu ziren asteartean eta momentu hartatik zale gorritxoak sarreren bila dabiltza. Egungo liderra da  Enrique Martin Monrealen taldea eta horrek asko laguntzen du zaleak taldearekin bidaiatzeko orduan.

Horrez gain, kontuan izan behar da bi taldeetako zaleen artean harreman bikaina dagoela, beraz, larunbatean Gasteizen giro polita egongo da, ondoren, Mendizorrotzan, bakoitzak bere taldearen alde egingo du.